| Nederlandera (Nederlands) | |
|---|---|
| Non mintzatzen da: | Herbehereak, Antilla Herbeheretarrak, Aruba, Surinam, Belgika, Frantzia eta Indonesia |
| Hiztun kopurua: | 24 milioi |
| Rankina: | 48. hizkuntza mintzatuena |
| Sorbidezko sailkapena: | Indoeuroparra Germaniarra |
| Estatus ofiziala | |
| Hizkuntza ofiziala: | Herbehereak, Antilla Herbeheretarrak, Aruba, Surinam, Belgika eta Europako Batasuna |
| Araugilea | Nederlandse Taalunie (Nederlanderaren batasuna) |
| Hizkuntz kodeak | |
| ISO 639-1 | nl |
| ISO 639-2(B) | dut |
| ISO 639-2(T) | nld |
| SIL | NLD |
Nederlandera edo neerlandera jatorri germanikoa duen hizkuntza bat da. Hizkuntza hau hizkuntza germanikoen taldean sailkatzen da, eta gutxi gorabehera 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan.
Herbehereetako hizkuntza ofiziala da, eta honen Antilla Herbeheretarrak eta Aruba kolonietakoa, Surinamekoa. Belgikako hizkuntza ofizialetako bat da, Frantsesa eta Alemanarekin batera. Frantziako Ipar-Ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Indonesiako hainbat partetan ere hitz egiten da, non administrazio publikoak hizkuntza ofizial bezala erabiltzen zuen.
Neerlandear estandarrak ABN izena hartzen du, Algemeen Beschaafd Nederlands (Landutako Neerlandera Generala), eta hau da, Herbehereetan eta Belgikan erabiltzen den aldaera.
Neerlandera, mundu guztian, 250 unibertsitatetan baino gehiagotan irakatsia da.
Eduki-taula |
Dialekto Holandarra Holandako probintzietan hitz egiten da, Brabansona, Brabanseko probintzian hitz egiten den moduan. Hizkuntza honi Holandesa deitzea ezegokia da, eta burla bezala har dezakete Holandako probintzietan bizi ez diren hiztunei.
Afrikaans dialektoa, Namibia eta Hegoafrikan hitz egiten da, normalean hizkuntza berezitutzat hartzen bada ere.
Flandesen hitz egiten den Neerlanderari, berriz, Flandriera deritzo. Flandrierak beste dialekto batzuk ditu, West-Vlaamse, Oost-Vlaanse, Limburgs, Brabants eta Antwerps-era.
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
| Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
|---|---|---|
|
Alemana • Bulgariera • Daniera • Errumaniera • Eslovakiera • Esloveniera • Estoniera • Finlandiera • Frantsesa • Gaelera • Gaztelania • Greziera • Hungariera • Ingelesa • Italiera • Letoniera • Lituaniera • Maltera • Nederlandera • Poloniera • Portugesa • Suediera • Txekiera Iturria: EB webgune ofiziala |
||
stock | retire | vm
Why are we here?
All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License
This page is cache of Wikipedia. History